XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

INORK, EZ IKUSI EGIN HAU EZ HIRE IZENIK ZEKIN.

INORK, ez ikusi egin hau
ez hire izenik zekin,
nik bakarrik zekinat
esistitzen dunala,
nire besoek atzo eutsi egin zienaten
gauaren adarrik gorenen gainean,
eta benazkoa izan hintzenan,
zutik, hi, ene esku gainean
branka burnizko basati eta zorrotz.

Zer inporta din
hire irudia inongo oasitan
isladatzen ez dela
hareak ez haunala eraikitzen
eta tenpluak ezagutu ere ez
hire iturburua inoiz ez zela izan
harako musika sakratu hura
esaten badidate ere
zer inporta din?.

Nire eta hire artean soilik
hartzen din zentzua Kantuak,
zifrak ulertu egiten ditun
metal bihurtzen ditun
astroak izanen balira bezala.